Urtero bezala martxan dugun EZAGUTU DEZAGUN LESAKA lehiaketa.

Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartzen ahal dute Lesakako 30 galdera dituen lehiaketa honetan. Ikasleek erantzun orria irakasleari bidali beharko dizkiote korreo elektronikoz, maiatzaren 25a baino lehen. Ez da derrigorrezkoa galdera guztiak erantzutea.

Ikasleak 3 mailaten banatzen dira: a) maila: 1go eta 2. kurtsoko ikasletak; b) maila: 3. eta 4. kurtsoko ikasleak eta c) maila: 5. eta 6. kurtsoko ikasleak. 4 sari emango dira maila bakoitzean: 40/35/30/25 euroko bono txartelak.

Berdinketa gertatuz gero, zozketa publikoa eginen da. Maila guztietan sari berezi bat emango zaio hobenari. Saritxoak emango zaizkie, orobat, 12 galdera baino gehiago zuzen erantzun dutenei.

Azkenik, erantzunak ortografia egokian idatzi behar dira.

Hementxe aurtengo lehiaketako galderak:

1.- Zein izan da azkeneko 50 urteetako Lesakako alkaterik gazteena?

2.- Zein pertsonaia jaio zen Juanamenea etxean, Lesakako kale bati izena ematen diona?

3.- Zein da Lesakako Sanferminetan danborradan jotzen den pieza? Nork konposatu zuen?

4.- Idatzi Beti Gazteren himnoaren lehen estrofa:

5.- Zenbat domina lortu dituzte Beti-Gazte elkarteko sokatira taldeek, talde gisa, Irlandan jokaturiko Mundialetan? Ze metalezkoak eta zenbat bakoitzatik.

6.- Idatzi Izotzaldea auzoko bortz baserri.

7- Zer dio Beti Gazteren lehenengo Estatutuen 12. artikuluak?

8.- Nola izena du Ezpatadantzariek kaleetan barna egiten duten dantza, prozesioan?

9.- Nola izena dute Aiako Harrietako hiru tontorrek?

10.- Zein baserriren artean elkartzen da Berrotaran erreka Bidasoa ibaiarekin?

11.- Zein da Parisen bizi den Francisco Javier Irazoki idazle lesakarrak argitaratu duen azken liburuaren titulua?

12.- Idatzi Osasun Zentroan lan egiten duten bi medikuen izen-abizenak.

13.- Zein da udaletxeko kultur batzordeko buru den zinegotzia? Izen Abizenak.

14.-Zein da Lesakako Udaleko web orria, bai euskaraz bai erdaraz?

15.- Zein izen du Lesakako kultur bilguneak, herriko kultur eragileak biltzen dituena?

16.- Nor izan zen lehenbiziko lesakarra Lesakako II. Mendi Lasterketan? Izen-abizenak. Zein postua lortu zuen?

17.- Izendatu Lesakako suhiltzaile boluntarietako 5 kideren izen-abizenak.

18.- Non egon zen Lesakako azken teila-fabrika?

19.- Nor da Lesakako Udaleko idazkaria? Izen-abizenak.

20.- Igaz, Sanferminetan, Ezpatadantzarien taldean, lehen aldiz, 3 emakumek dantzatu zuten. Idatzi horien izen-abizenak.

21.- Idatz itzazu Elutxa txarangako 5 kideren izen-abizenak.

22.- Ordenatu, alturaren arabera, garaienetik ttikienera, honako mendi hauek: Frain, Unanua, Aiako Harriak, Kopa, Bianditz, Agiña.

23.- Idatzi Lesakako janaridenda guztien izenak.

24.- Lesakan ospatu zen Bardoak 2020 Bertso txapelketan, zein izenarekin aurkeztu zen talde lesakarra? Idatzi talde horren sei partaideren izen-abizenak

25.- Nor dira “60 urte eta… Beti Gazte”-ko liburuko 39 orrian agertzen diren bortz haurrak “Aliron Beti Gazte Campeón“ dioen pankarta eskuetan?

26.- Zenbat urte bete ditu aurten Beti Gaztek?
27.- Idatzi Elizagibela kaleko bortz etxeren izenak.

28.- Zein urtetan eta zein hiritan egin zen elizako organoa? Nork egin zuen?

29.- Zein baserri suntsitu zituzten San Anton urtegia egin ahal izateko?

30.- Nondik emititzen du Lesakan Xorroxin irratiak?. Idatzi helbidea.