Abuztuaren 19an “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” lehiaketako sarian banatu genituen Beti Gazte egoitzan. Dakizuen bezala lehiaketan herriko ikasleek Lesakari buruzko 30 galdera erantzun behar dituzte. Honako hauek izan dira aurtengo irabazleak.

A kategorian irabazlera AITOR CEBOLLA FAGOAGA izan zeb, bigarrena ENERITZ ETXEPARE SEIN, hirugarrena AIUR GARRO ORDOKI eta azkenik laugarrena MARKEL ETXEPARE AYESTARAN.

B kategorian aldiz, BEÑAT ARIZTEGUI ALZUGARAY ikasleak irabazu zuen, bigarrena IBAI CRIADO ARRUABARRENA izan zen, hirugarrena KEMEN GARRO ORDOKI eta laugarrenak berdinketagatik OIHAN OIARZABAL LARRALDE eta ALAIN ETXEPARE AYESTARAN.

Azkenik C kategorian MADDI HOYOS EGUZKIAGIRRE izan zen irabazlea, segidan MADDI ZUBIETA ENETERREAGA, hirugarren BEÑAT CRIADO ARRUABARRENA eta laugarrena BEÑAT ETXEPARE AYESTARAN.

Sariak herrian erosteko bonoak izan dira. 12 galdera baino gehiago asmatu zituztenek opariak jaso zituzten. MADDI HOYOS EGUZKIAGIRREk erantzun zuzen gehien zituenaren sari berezia jaso zuen.

¡ZORIONAK!