Joskintza txanda berri bat irekiko dugu heldu den martxotik aitzinera, maiatza bitarte. Zehazki martxoaren 7an emanen zaio hasiera txanda berri honi eta maiatzaren 25a bitarte ibiliko dira jostunak ikasten. Denontzako irekiko dira berriz ere izen emateak eta heldu den otsailaren 28a izanen da horretarako azken eguna. Izena emateko, 697 27 60 36 (Alaia) telefonora deitu edo idatzi beharko da.

Hiru talde sortuko ditugu guztira eta partehartzaileek hurrengo ordutegietako bat aukeratu beharko dute: asteartetan 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara, edo ortzegunetan 18:00etatik 20:00etara.

Kurtso osoak 15 euroko prezioa izanen du eta tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da Beti Gazteko bazkide izatea. Bazkide egiteko informazioa ere goiko telefonora deituta jaso ahal izanen da.

Plazak mugatuak izanen dira beraz, bixkor ibili!