Ekainaren 7an, Beti Gazte Eguna ospatuko dugu eta eguerdian eginen dugun bazkarirako txartelak ere salgai daude dagoeneko. Telletxea estankoan, Izarra Okindegian eta Etxeberria ostatuan eros daitezke. Bazkariko txartelaren prezio orkorra 35 eurokoa izanen da. Fitxa duten futbolari eta tiralariek berriz, deskontu ttiki bat izanen dute eta 20 euroan bazkalduko dute. Hauek Beti Gazet dendan eskuratu behar dute bazkarirako txartela. Azkenik, haurren menua ere izanen dugu eta honek 15 euroko prezioa izanen du. Txartelak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 30a izanen da.
Animatu!!
Leave a Reply