Heldu den maiatzaren 30ean, ortzirala, Beti Gazteko 2025eko Ohiko Batzarraldi Nagusia ospatuko dugu bazkideekin. Beti Gazteren egoitzan izanen da (Beheko Plaza 9, 1. solairua), 18:30ean lehen deialdian, eta 19:00ean bigarrenean.

Batzarreko gai zerrenda:

1.- 2024ko otsailaren 17ko Ohiko Batzarraldiaren akta irakurri eta onartu, bidezkoa bada

2.- 2024an eginiko ekitaldiak

3.- 2024ko kontuen balantzea

4.- 2025eko ekitaldiak

5.- 2025eko aurrekontua

6.- Kuotak eguneratzea

7.- Informazioa, askotarikoak

8.- Zuzendaritza Batzordea berritzea

9.- Eskari-galderak

Batzarraren ondotik, aparteko batzarraldi orokorra ere ospatuko dugu, eta dena bukatzerakoan, luntx ttiki bat ere izanen dugu.

Etorri parte hartzera eta ekarri zure proposamenak!