Heldu den ekainaren 1ean, igandea, Elias Garralda XII. Margo Azkarreko lehiaketa ospatuko dugu Lesakan. Goizeko 8:30etik 10:00etara izen emateko aukera egonen da eta ondotik, partehartzaileek Lesakako erdiguneko txokoren bat margotu beharko dute. Eguerdian berriz, egindako lanak aurkeztu beharko dituzte egoitzan. Sari banaketa berriz, 17:30ean izanen da Alhondigan. Irabazleak 800 euro jasoko ditu, bigarrenak 450 euro eta herriko hoberenak, 250 euro. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak:

Horrez gain, 10:30etik aitzinera, haur margolarien eguna ere ospatuko dugu. Hauen sariak Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak emanen ditu.