Beti Gazte Sokatira Taldeak ate irekien jardunaldia antolatu du heldu den asteartean, ekainaren 3an. Lesakako Irain Eskolako frontoian egin dute hitzordua, 18:30ean, eta 16 urtetik goitikoak gonbidatu dituzte saiora parte hartzera. Heldu den denboraldian, tiralari berriak animatzeko helburua izanen du saioak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 648 65 79 81 telefonora deitu eta idatzi dezakezue. Horrez gain, @betigazte_sokatira Instagram kontura ere idatz dezakezue mezu pribatu bat.
Animatu eta lotu sokara!!
Leave a Reply