Heldu den ekainaren 21ean, larunbata, Lesakako VI Zubigaineko Krosa antolatu dugu Beti Gaztetik, aurten lehen aldiz Bortzirietako II Kopara puntuagarria izanen dena. Kopako lasterketen egutegia irekiko duen lasterketa izanen da gure eta 11:00etan hasiko da Arretxeako Plazatik.Ibilbideak herriko zubietan barrena (Beheko Plaza, Antoiu, Arretxea, Ote, Eltzeta…) izanen dira, motzago edo luzeago mailaren arabera.eta seinaleztatuak egonen dira.

Maila eta distantzia desberdinak:

  • Ttikiak (2021 urtetik aurrera jaiotakoak): 200m
  • Aurrebenjaminak (2018-2021): 300m
  • Benjaminak (2016 eta 2017): 450m
  • Alebinak (2014 eta 2015): 900m
  • Juniorrak (2010-2013): 3000m
  • Jubenilak (2007 eta 2009): 6000m
  • Absolutua (2007 urtera arte jaiotakoak): 6000m

Sariak izanen dira kategoria bakoitzetik emakume eta gizon irabazlearentzat: ttikietatik alebinak arte domina izanen dute garaileek; juniorretan, domina eta 60€ko bonoa Lesakako komertzioetan gastatzeko; absolutu mailan, trofeoa eta 100€. Lehen lesakarrentzat ere kamiseta bana izanen da eta partehartzaile guztien artean, kirol materiala zozketatuko da.

Hau da 2025eko araudia:

Aurten, lehen aldiz, Zubigaineko krosa Bortzirietako II Koparako puntuagarria izanen da. Hemen duzue Kopako araudia:

Animatu!