Heldu den martxoaren 15ean, igandea, 2026ko Lesakako VII. Mendi Lasterketa ospatuko dugu, azken urteetan mendi lasterketen egutegian finkatu den hitzordua, eta inguruko eta Euskal Herriko lasterkariek gogoz espero dutena. Lesakako ingurune naturala kirol jardunaldi paregabearen agertoki izanen da berriro, paisaia ikusgarriekin eta mimoz zaindutako antolaketarekin.
Aurreko edizioetan bezala, lasterketak 14 kilometroko luzeera izanen du eta 900 metroko malda positiboa. Ibilbide zirkularra da, Lesakako plazatik abiatuta, Frainera igota (455m), Piedaderaino jaitsita, handik probaren punturik altuenera igotzeko, Unanuako kaskora (650), eta gero herrira jaisteko, plazan amaitzeko.
Izen-emateak irekiak daude www.kronoak.comatariaren bitartez, 2026ko urtarrilaren 2tik aitzinera, martxoaren 13ko 12:00ak arte, edota dortsalak agortu arte. 300 dortsaleko langa ezarri dugu aurtengoan ere. Ibilbideari, ordutegiei eta araudiari buruzko informazio guztia hemen duzue:
Beti Gaztetik kirolzale guztiak animatzen ditugu mendi lasterketen jai honetan parte hartzera, bai bere burua gainditu nahi dutenentzat, baita ingurune pribilegiatu batean kirolaz gozatu bertzerik nahi ez dutenentzat.
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu aurten ere ibilaldi hau egitea ahalbidetzen duten babesle, laguntzaile eta boluntario guztiei. Haien konpromisoa eta ahaleginak funtsezkoak dira hazten jarraitzeko eta kalitatezko proba bat eskaintzeko.
Martxoaren 15ean ikusiko dugu elkar Lesakan! Ez geratu dortsala gabe!




Leave a Reply