Beti Gaztek Alebinen F-11 Futbol Torneoa antolatu du, heldu den martxoaren 19an, ortzegunean. Besta eguna dela aprobetxatuz, futbol eguna izanen da Lesakako Mastegin, 10:00etatik aitzinera.

Real Sociedad, Gure Txokoa, Martutene, Baztan, Doneztebe eta Beti Gazte bera ariko dira lehian egun guztian zehar. Bi taldetan banatuko dira hauek: hiru lehenak A taldean; eta bertze hiruak B taldean. Goizean kanporaketak jokatuko dira eta bazkaltzeko tartea hartu ondotik, 15:00etatik aitzinera, azken fasea jokatuko dute: finalerdiak, 3. eta 4. postuetako lehia eta final handia.

Animatu eta hurbildu Mastegira futbol egunaz gozatzera!