Aurtengo Korrikarekin ere bat eginen du Beti Gazte elkarteak. 24. Korrika martxoaren 24an pasatuko da Lesakatik eta bertan, kilometro bat erosi du elkarteak.

1329. kilometroa da gurea, Bidasoko Bide Berdean kokatuta eta 06:35ean hartuko dugu lekukoa, erran bezala, martxoaren 24an. Gurekin eta Korrikarekin bat egitera animatzen ditugu bazkide guztiak!

Beti Gazte ere euskararen alde! Animatu!