Beti Gaztek I Emakumezkoen Binakako Frontenis Txapelketa ospatuko du heldu den maiatzaren 30ean. Lesakako udal pilotalekuan eginen da, Plaza Berri kalean dagoena, eta 2026ko Beti Gazte Astearen barreneko ekitaldi bat izanen da.

15 bikotek hartuko dute parte gehienez eta bikoteko 10 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko 696 80 98 86 zenbakira idatzi beharko da partehartzaileen izen-abizenekin eta maiatzaren 24ra arteko epea izanen dute interesdunek.

Txapelketa goizez ospatuko da, izena ematen dutenen artean adostuta ordutegi zehatza.

Animatu!