Ekainaren 6an, Beti Gazte Eguna ospatuko dugu eta eguerdian eginen dugun bazkarirako txartelak ere salgai daude dagoeneko. Telletxea estankoan, Izarra Okindegian eta Etxeberria ostatuan eros daitezke. Bazkariko txartelaren prezio orkorra 35 eurokoa izanen da. Fitxa duten futbolari eta tiralariek berriz, deskontu ttiki bat izanen dute eta 20 euroan bazkalduko dute. Azken hauek Beti Gazte dendan edo Mastegiko ostatuan eskuratu behar dute bazkarirako txartela. Txartelak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 31a izanen da.

Animatu!!