Beti Gaztek, urtero bezala, Larunera mendi irteera antolatu du Berako Mendi Maratoi Erdiaren egunean. Aurten, apirilaren 19an izanen da eta Larunera joanen da taldea, korrikalariak animatzera. Hitzordua 7:00etan eginen dute Lesakako Plaza Zaharrean eta handik, kotxeetan joanen dira Malet-era. Malet-etik oinez abiatuko dira Larun kaskora.
Animatu!




Leave a Reply