BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 2 of 21

LASTERKA EGITEKO ENTRENAMENDUAK TALDEKA

Beti Gazte elkartetik bertze ekimen bat antolatu dugu, heldu den astetik aitzinetik martxan paratuko duguna. Laster egiteko taldekako entrenamenduak antolatu ditugu. Nahi duen guztiarentzat irekiak izanen dira, nahiz eta hasiberrientziat aproposak izanen diren. Lotsa eta beldurra galdu eta taldean korrika… Continue Reading →

AIALDERA MENDI IRTEERA ´25

Aurten ere, iñauterietako igandean, Aialdera mendi irteera antolatu dugu. Martxoaren 2an, igandean, 7:30ean abiatuko gara Plaza Zaharretik eta ailegatzerakoan, gosaria eginen dugu Aialden. Animatu!

LESAKAKO VI. MENDI LASTERKETA

Beti Gazte elkartetik VI. Lesakako Mendi Lasterketa antolatu dugu, 2025eko martxoaren 9rako, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Ohiko ibilbidea izanen du lasterketak, 14 kilometrokoa guztira eta 900 metroko malda positiboarekin. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da, 10:00etan, eta Frain eta Unanua gainditu ondotik,… Continue Reading →

ARBOLAREN EGUNA ´25

Beti Gaztek, bertze urte batez, Arbolaren Eguna ospatuko du otsaila honetan. Otsailaren 22an eremua garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen du talde batek Gardelkopagoetan. Otsailaren 26an berriz, Lesakako hezkuntza zentroetako ikasleekin arbolak landatuko dituzte prestatutako eremu horretan. Arbolaren Egunean edonork… Continue Reading →

AIZKOLEGIRA MENDI IRTEERA ´25

Igande honetan, otsailaren 9an, Aizkolegira mendi irteera antolatu dugu. 7:30ean eginen dugu hitzordua Plaza Zaharrean eta handik, kotxez joanen gara Etxalarrera. Animatu!

ARXURIRA MENDI IRTEERA ´25

Heldu den igandean, otsailaren 2an, Arxurira mendi irteera antolatu dugu. Hitzordua 7:30ean eginen dugu Plaza Zaharrean eta handik, kotxez joanen gara Etxalarrera. Animatu!

MENDI LIZENTZIAK JASOTZEA

Hemendik aitzinera, 2025eko mendi lizentziak jasotzeko bi aukera izanen dituzue. Batetik, astelehenetan Beti Gazte elkartearen egoitzan (Beheko Plaza, 9, 1. solairua) izanen da aukera mendi lizentziak jasotzeko, 19:00etatik 20:00etara. Bertzetik, asteazkenetan ere Beti Gazte dendan (Mastegi pareko lokalean) izanen dira… Continue Reading →

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUAREN IRABAZLEAK

Pasa den urtarrilaren 19an San Antonera Ibilaldi Arautua ospatu genuen Beti Gazten, eta irabazleen izenak ere baditugu. Lehen postuan Mikel Urdangarin Tabernak, Enaitz Oskoz Anzizarrek eta Beñat Zelaieta Egiak osatutako hirukotea sailkatu da. Bigarren postuan berriz, Aitor Galardi Txoperenak eta… Continue Reading →

JOSKINTZA TAILERRA 2025

Beti Gaztek 2025 honetan ere joskintza tailerra antolatu du. Otsailaren 3an hasiko da eta apirilaren 29ra bitarte luzatuko. Hiru egun egonen dira aukeran: astelehenak (18:00-20:30), astearteak (9:30-12:00) eta ortzegunak (18:00-20:30). Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa izanen da eta parte hartzeko,… Continue Reading →

MENDAURRERA MENDI IRTEERA ´25

Heldu den urtarrilaren 26an, igandean, Mendaurrera mendi irteera antolatu dugu, Sunbillatik igota. Hitzordua 7:30ean jarri dugu, Plaza Zaharrean, eta handik kotxez joanen gara Sunbillara. Animatu!

2025EKO MENDI LIZENTZIAK JASOTZEA

2025eko mendi lizentziak jasotzeko aukera egonen da heldu diren bi astelehenetan, urtarrilaren 13 eta 20an, Beti Gazteko egoitzan (Beheko Plaza, 9) 18:00etik 19:15era.

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUA 2025

Heldu den urtarrilaren 19an, igandea, San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu, San Antongo erromeria izanen dela aprobetxatu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da proba, 8:30etik aitzinera. Izena emateak binaka edo hirunaka egin beharko dira, 8:00etatik 8:30era, eta 5 euroko prezioa izanen… Continue Reading →

ARANTZAKO ZIRKORA MENDI IRTEERA ´25

2025 urteari mendi irteera batekin emanen diogu hasiera. Oraingo honetan, Arantzako Zirkora mendi irteera ospatuko dugu igande honetan, urtarrilaren 5ean. Hitzordua 7:30ean jarri dugu Plaza Zaharrean eta handik kotxeetan joanen gara Arantzara. Animatu!!

BIANDITZERA MENDI IRTEERA ´24

Heldu den abenduaren 31n, asteartean, urteko azken mendi irteera ospatuko dugu. Kasu honetan, Bianditzera joanen gara eta hitzordua 7:30ean eginen dugu Plaza Zaharrean. Animatu!

AIAKO HARRIRA MENDI IRTEERA ´24

Heldu den abenduaren 29an, igandean, ohiko urte bukaerako Aiako Harrira mendi irteera antolatu dugu. Hitzordua 7:30ean izanen da Plaza Zaharrean. Animatu!

ELUTXARA MENDI IRTEERA ´24

Abenduaren 22an (igandean) ohiko Elutxara mendi irteera eginen dugu Beti Gazten. 8:00etan izanen da hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean eta handik Elutxara joanen da taldea. Bertan, txistorrada eginen da gero. Animatu parte hartzera!

2024KO ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

2024ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak erabaki dira. Lehen saria Jerez de la Fronterako Francisco Javier Dominguez Garciarentzat izan da, gai librean, “En paz descanse” izenburuko lanarekin. Bigarren saria berriz, gai librean ere, Puerto de Saguntoko David Piqueras Apariciorentzat izan da,… Continue Reading →

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Oraindik ez zara Beti Gazteko bazkidea? 2025era gure elkarteko kide izan nahi baduzu, hurbildu astelehenetan (19:00tatik aitzinera) egoitzara edo asteazkenetan Mastegi pareko lokalera (18:00etatik 19:30era). Bertzela, gure weborrialdean bete beharreko imprimakia aurki dezakezu, hori bete eta idazkaritza@betigazte.net helbidera bidali. Azkenik,… Continue Reading →

BETI GAZTEKO XI IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

2024ko Beti Gazte XI. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatuko da datorren abenduaren 20an, ortzirala, arratsaldeko 16:00etan. Beti Gazteko egoitzan eginen da ekitaldia eta irabazleak argitu ondotik, sariak zozketatuko dira hurbiltzen diren guztien artean. Gainera, ipuin kontalaria ere izanen dugu. Animatu… Continue Reading →

2024KO EGUBERRIETAKO KIROL KANPUSA

Beti Gaztek, udan bezala, Eguberrietan ere Mugi Multikirola kanpusa antolatu du. Abenduaren 26tik 30era (biak barne) ospatuko da, 9:30etik 13:30era. 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoentzat zuzendua egonen da. Prezioari dagokionez, Beti Gazteko bazkideek 50 euro ordaindu… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2025 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies