Hemendik aitzinera, 2025eko mendi lizentziak jasotzeko bi aukera izanen dituzue. Batetik, astelehenetan Beti Gazte elkartearen egoitzan (Beheko Plaza, 9, 1. solairua) izanen da aukera mendi lizentziak jasotzeko, 19:00etatik 20:00etara. Bertzetik, asteazkenetan ere Beti Gazte dendan (Mastegi pareko lokalean) izanen dira… Continue Reading →
Pasa den urtarrilaren 19an San Antonera Ibilaldi Arautua ospatu genuen Beti Gazten, eta irabazleen izenak ere baditugu. Lehen postuan Mikel Urdangarin Tabernak, Enaitz Oskoz Anzizarrek eta Beñat Zelaieta Egiak osatutako hirukotea sailkatu da. Bigarren postuan berriz, Aitor Galardi Txoperenak eta… Continue Reading →
Beti Gaztek 2025 honetan ere joskintza tailerra antolatu du. Otsailaren 3an hasiko da eta apirilaren 29ra bitarte luzatuko. Hiru egun egonen dira aukeran: astelehenak (18:00-20:30), astearteak (9:30-12:00) eta ortzegunak (18:00-20:30). Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa izanen da eta parte hartzeko,… Continue Reading →
Heldu den urtarrilaren 26an, igandean, Mendaurrera mendi irteera antolatu dugu, Sunbillatik igota. Hitzordua 7:30ean jarri dugu, Plaza Zaharrean, eta handik kotxez joanen gara Sunbillara. Animatu!
2025eko mendi lizentziak jasotzeko aukera egonen da heldu diren bi astelehenetan, urtarrilaren 13 eta 20an, Beti Gazteko egoitzan (Beheko Plaza, 9) 18:00etik 19:15era.
Heldu den urtarrilaren 19an, igandea, San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu, San Antongo erromeria izanen dela aprobetxatu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da proba, 8:30etik aitzinera. Izena emateak binaka edo hirunaka egin beharko dira, 8:00etatik 8:30era, eta 5 euroko prezioa izanen… Continue Reading →
2025 urteari mendi irteera batekin emanen diogu hasiera. Oraingo honetan, Arantzako Zirkora mendi irteera ospatuko dugu igande honetan, urtarrilaren 5ean. Hitzordua 7:30ean jarri dugu Plaza Zaharrean eta handik kotxeetan joanen gara Arantzara. Animatu!!
Heldu den abenduaren 31n, asteartean, urteko azken mendi irteera ospatuko dugu. Kasu honetan, Bianditzera joanen gara eta hitzordua 7:30ean eginen dugu Plaza Zaharrean. Animatu!
Heldu den abenduaren 29an, igandean, ohiko urte bukaerako Aiako Harrira mendi irteera antolatu dugu. Hitzordua 7:30ean izanen da Plaza Zaharrean. Animatu!
Abenduaren 22an (igandean) ohiko Elutxara mendi irteera eginen dugu Beti Gazten. 8:00etan izanen da hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean eta handik Elutxara joanen da taldea. Bertan, txistorrada eginen da gero. Animatu parte hartzera!
2024ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak erabaki dira. Lehen saria Jerez de la Fronterako Francisco Javier Dominguez Garciarentzat izan da, gai librean, “En paz descanse” izenburuko lanarekin. Bigarren saria berriz, gai librean ere, Puerto de Saguntoko David Piqueras Apariciorentzat izan da,… Continue Reading →
Oraindik ez zara Beti Gazteko bazkidea? 2025era gure elkarteko kide izan nahi baduzu, hurbildu astelehenetan (19:00tatik aitzinera) egoitzara edo asteazkenetan Mastegi pareko lokalera (18:00etatik 19:30era). Bertzela, gure weborrialdean bete beharreko imprimakia aurki dezakezu, hori bete eta idazkaritza@betigazte.net helbidera bidali. Azkenik,… Continue Reading →
2024ko Beti Gazte XI. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatuko da datorren abenduaren 20an, ortzirala, arratsaldeko 16:00etan. Beti Gazteko egoitzan eginen da ekitaldia eta irabazleak argitu ondotik, sariak zozketatuko dira hurbiltzen diren guztien artean. Gainera, ipuin kontalaria ere izanen dugu. Animatu… Continue Reading →
Beti Gaztek, udan bezala, Eguberrietan ere Mugi Multikirola kanpusa antolatu du. Abenduaren 26tik 30era (biak barne) ospatuko da, 9:30etik 13:30era. 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoentzat zuzendua egonen da. Prezioari dagokionez, Beti Gazteko bazkideek 50 euro ordaindu… Continue Reading →
2025erako mendi lizentzietan alta, baja edo aldaketak egiteko epea irekiko du Beti Gaztek. Abenduaren 4ra bitarte egin daitezke moldaketak, whatsapp bat bidalita (626 118 123, Argiñe), email bat bidalita (mendia@betigazte.net) edota egoitzara hurbilduta hurrengo ordutegian: azaroaren 27an 17:00etatik 18:15era, edo… Continue Reading →
Urtero bezala, aurten ere, Beti Gazte Kantari taldeak bere emanaldia eskainiko du Ferietako ortzegunean. Azaroaren 21ean beraz, 19:00etan, Alondegian ariko dira kantari.
Herriko Feriak hilabete honetan ospatuko ditugu eta Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez, Ajoarriero lehiaketa antolatu du Ferietako asteazkenerako, azaroaren 20rako hain zuzen. Ohi bezala, Beheko Plazan ospatuko da, 18:00etatik aitzinera. Oinarriak: Bikoteka parte hartuko da Bikote bakoitzak gas sukaldea,… Continue Reading →
Heldu den azaroaren 18 eta 25ean sukaldaritza tailerra eginen dugu Beti Gaztetik, Hondarribiako Zabala jatetxeko sukaldarien eskutik. Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala erakutsiko dute, goi mailaruntz eramanda. Tailerrean gourmet menua prestatuko dute partehartzaileek, hainbat teknika desberdin erabiliz, eta ondotik prestatutakoa afalduko… Continue Reading →
Heldu den abenduaren 14an, larunbata, “Quelccaya Qoyllur Puñuna” dokumentalaren proiekzioa antolatu dugu. Raquel Garcia da dokumentalaren protagonista, Quelccaya glaziarrera igo den lehen emakumea hain zuzen ere. Horrez gain, dokumentalaren ondotik, solasaldia izanen da Garcia berarekin. Emanaldia abenduaren 14an izanen da,… Continue Reading →
Beti Gaztek udazken honetan Joskintza Tailerra antolatu du berriz ere. Azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 19ra bitarte luzatuko. Hiru egun egonen dira aukeran: astelehenak (18:00-20:30), astearteak (9:30-12:00) eta ortzegunak (18:00-20:30). Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa izanen da eta parte… Continue Reading →
© 2026 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑