Ortzirale honetan, maiatzak 27, 2022ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa ospatuko dugu. Harriondoa kultur-etxeko atarian elkartuko gara, arratsaldeko 18:30ean. Maila bakoitzeko hiru onenek saria jasotzeaz gain, bertze partehartzaileen eta hurbiltzen diren guztien artean opari batzuen zozketa eginen da.
Beti Gazte Aldizkariko hirugarren alea kaleratu dugu dagoeneko. Azken hilabeteetan elkarteak kirol eta kulturan egindako ekintzak irakurri ahalko dituzue bertan, baita Beti Gazteren aurrekontuen banaketa eta iritzi-artikuluak eta elkarrizketaren bat ere. Hemen deskargatzeaz gain, hurrengo egunetan herriko zenbait establezimenduetan irakurtzeko… Continue Reading →
Beti Gaztek VI. Argazkiak Rally-a ospatuko du ekainaren 5ean. Goizeko 9etatik 10ak bitarte egin ahalko dira izen-emateak eta partehartzaileek eguerdiko 14ak arte izanen dute argazkiak ateratzeko denbora. Hautatutako lana aurkezteko epea ekainaren 12a izanen da. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko… Continue Reading →
Beti-Gaztek “Elias Garralda” IX. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatuko du hurrengo ekainaren 5ean. Ohiko lehiaketaz gain, egun berberean, Haur Margolarien Eguna ere antolatu du goizeko 11etatik aintzinera. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hauek izango dira: 1.- Lehiaketa 2022ko ekainaren 5ean izanen da,… Continue Reading →
Iepa! 👋🏼 🟢⚪🟡 Beti Gaztek Mendiak 1976 filma eskainiko du Harriondoan 🗓️ Maiatzak 29, igandea, 19:00etan 🪙 Bazkideak 3€ eta ez bazkideak 5€ 🎟️ Sarrerak www.lesaka.eus webgunean salgai. Hurrengo mezuan duzue zuzenean sartzeko esteka Animatu! 🎬
© 2026 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑