1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Category Sin categoría

BURGOSEKO MERINDADEETARA BIDAIA

Beti Gaztek antolatuta, heldu den irailaren 12tik 14ra Burgoseko Merindadeetara bidaia eginen dugu. Hiru eguneko txangoa izanen da eta zenbait herri bisitatzeko aukera egonen da: Frias, Oña, Tobera, Villarcayo, Puentedey, Ojos Guareña, Espinosa de los Monteros, Orbaneja eta Medina de… Continue Reading →

LARUNERA IRTEERA

Heldu den igandean, abuztuaren 6an, ohiko Berako bestetako Larunera mendi irteera ospatuko dugu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da taldea bi ordutegi desberdinetan. Ibilbide luzea egin nahi dutenek (Berako harrobitik hasita) 6:45ean izanen dute hitzordua. Ibilbide motza egin nahi dutenek aldiz… Continue Reading →

EMAKUMEEN FUTBOLA 2023/24 DENBORALDIAN

Heldu den ortziralean, uztailaren 21ean, bi bilera informatibo eginen ditugu 2023/24ko futbol denboraldiari begira. Arratsaldeko 18:00etan, 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako nesken gurasoekin elkartuko gara Beti Gazteko elkarteko egoitzan, heldu den urtean alebin-benjamin mailako emakumeen taldea sortzeko asmoa dugulako…. Continue Reading →

IV ZUBIGAINEKO KROSEKO IRABAZLEAK

Gaur ospatu dugu IV. Zubigaineko Krosa. Batez ere haurren mailan parte hartze handia egon da eta lehia politak ikusi ditugu. Hemen irabazle guztiak mailaka: Ttikiak: Unax Maia Mirari Muñoa Aurrebenjaminak: Aitor Mutuberria Eneritz Muñoa Benjaminak: Oihan Iturbide Enara Ariztegi Alebinak:… Continue Reading →

2023/24KO FUTBOL DENBORALDIA PRESTATZEN

Beti Gazte elkartean 2023/24ko futbol denboraldia prestatzen ari gara dagoeneko. Gure futbol taldeetan hasteko duzuen interesa jakin nahi dugu eta horretarako, gurekin kontaktuan jartzea eskatzen dizuegu. Bi modutan egin dezakezue. Email bidez, betigazte@betigazte.net helbidean, edota 617 93 49 88 (Beñat)… Continue Reading →

ZUBIGAINEKOA IKUSTEKO ZOZKETA

Beti Gazte elkartetik zozketa bat proposatu nahi dizuegu bazkide guztiei. Uztailaren 7an, Beti Gazte elkarteko egoitzatik Zubigainekoa ikusteko aukera eskaini nahi dugu, zubi aldera ematen duten sei lehioak zuentzako irekiz. Zozketan parte hartzeko, 696 80 98 86 zenbakira idatzi beharko… Continue Reading →

VII. ARGAZKI RALLY-AREN SARI BANAKETA

Beti Gazteren 2023ko Argazki Rallyko irabazleen izenak baditugu dagoeneko eta sari banaketa ere prest dugu. Heldu den ekainaren 30ean izanen da, ortzirala, 19:00etan Beti Gazte elkartearen egoitzan (Beheko plaza, 9 1. solairua). Antolatu dugun ekitaldia, sarituei zuzendua egoteaz gain, irekia… Continue Reading →

LESAKAKO IV. ZUBIGAINEKO KROS HERRIKOIA 2023

Aurten ohiko data berreskuratuko du Zubigaineko krosak. San Ferminen aitzineko hitzordua izanen da Lesakako Zubigaineko Kros Herrikoiaren IV. edizioa. Uztailaren 1ean ospatuko da, larunbata, 11:00etatik aitzinera. Ordu horretan hasiko dira maila ttikiak lasterka eta 12:00etan berriz, kadeteak, juniorrak eta absolutuak… Continue Reading →

HILDAKO MENDIZALEEN OROIMENEZ AGIÑARA MENDI IRTEERA ´23

Heldu den ekainaren 25ean (igandea) urteroko hildako mendizaleen oroimenez Agiñara mendi irteera eginen da. Goizeko 8:00etan izanen da hitzordua Plaza Zaharrean, eta handik abiatuko da ibilaldia. Agiñan bertan, gosaria eginen da 10:30ean eta ondotik, ekitaldia ospatuko da Aita Donostian. Animatu… Continue Reading →

“GIZARTE GARAPENEKO” SARIA

Gipuzkoako Futbol Federazioak 2022/23 denboraldiko futbol sariak banatu zituen pasa den ortziralean, bigarren aldiz segidan. Hainbat aitortzen artean, Beti Gaztek Gizarte Garapeneko saria jaso genuen Andoainen ospatu zen galan, kultur eta kirol arloan zonaldean egiten dugun lanarengatik. Sari hau jasotzeak… Continue Reading →

GAUEKO ARGAZKI TAILERRA

Heldu den ekainaren 17an, larunbata, Gaueko Argazki Taillera antolatu dugu Beti Gazten. Pako Santxezek gidatuko duen tailerra izanen da eta helburua, arratsez Agiñan argazkiak ateratzea izanen da. Horretarako, Plaża Zaharrean eginen dugu hitzordua egun horretan, 22:30ean eta handik, Agiñara igoko… Continue Reading →

PIRINEORA IRTEERA ´23

Aurten ere Pirineora irteera antolatu dugu, uztailaren 22tik 23ra. Ohiko moduan, “C” mendi lizentzia edo aseguru partikularra dutenentzat izanen da bidaia. Bi egunetan, bi ibilbide mota egonen dira: luzea eta motza. Lehenengo egunean, Frédancon-etik Refugio de Viadós-era joanen gara eta… Continue Reading →

JOKIN TELLERIAK IRABAZI DU X. ELIAS GARRALDA MARGO AZKARREKO LEHIAKETA

2023ko Beti Gazte Astea borobiltzeko, ekainaren 4an, X. Elias Garralda Margo Lehiaketa ospatu genuen. 22 margolarik parte hartu zuten denera, eta aurtengo irabazlea Beasaingo Jokin Telleria Telleria izan zen. Bigarren postuan, Iruñeako Felix Flamarique Martinez gelditu zen. Lesakako irabazlea berriz,… Continue Reading →

BETI JAUZI TALDEAREN EMANALDIA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 4ean (igandea), Beti Jauzi muxiko dantza taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Plaza Zaharrean, 18:30ean. Jeiki Hadi erromeri taldearen laguntza izanen du taldeak eta hurbiltzen diren guztiek ere parte har dezakete. Euria eginez gero, aterperen… Continue Reading →

HERRI KIROLAK EZAGUTZEN

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, haurrei zuzendutako Herri Kirolak Ezagutzen jardunaldia ospatuko dugu ekainaren 2an, Beti Gazte Sokatira Taldeko kideek eskutik. Plaza Zaharrean izanen da jarduera, 17:00etan. Animatu parte hartzera!

HAURRENTZAKO BIZIKLETA GINKANA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, heldu den ekainaren lehenean Haurrentzako Bizikleta Ginkana ospatuko dugu. Arratsaldeko 17:30ean izanen da Harriondoan. Honez gain, luntxa eta musika ere egonen da. Animatu parte hartzera!

EZPATADANTZARI ARROPAREN TAILER TEORIKOA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, joskintza tailer bat antolatu du Beti Gaztek heldu den maiatzaren 31rako. Oraingoan, Ezpatadantzari arropa nola josten den ikasteko tailer teoriko bat izanen da, nahi duen guztiarentzat irekia. Beti Gazte elkartean egoitzan emanen da ikastaroa (Beheko… Continue Reading →

BETI GAZTE ASTEA 2023

Ortzirale honetan, maiatzaren 26an, hasiko da 2023ko Beti Gazte Astea. Ekainaren 5era bitarte luzatuko da eta hauek izanen dira ospatuko ditugun ekitaldi guztiak: Maiatzak 26 18:30ean Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa Harriondoatik hasita Maiatzak 27 10:00etan aurrebenjaminen lauko futbol… Continue Reading →

LERRO DANTZA EMANALDIA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, heldu den maiatzaren 27an, larunbata, Beti Gazteko Lerro Dantza taldeak emanaldia eskainiko du Plaza Zaharrean. Erakustaldia arratsaldeko 20:00etan izanen da. Etorri ikustera!

OGIA EGITEKO TAILERRA

2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 5ean, ogia eta masa egiteko tailer praktikoa antolatu dugu Basque Culinary Center-eko Edorta Salvadorrekin. Arratsaldeko 18:30ean izanen da, Irain eskolan. 20 euroko prezioa izanen du ikastaroak eta plaza mugatuak izanen dira (bazkideek izanen dute… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies